Besta lasai dezagun
Baionako Jaien 2023ko edizioaren biharamunean, ACCRPB: Petit Baionako Merkatarien eta Tabernarien Elkartea, Aski Elkartea, Carré des résidents Elkartea, Baiona Banda, Besta Alternatiboak, Zizpa Gaztetxea, Kasu Kolektiboa, Gaiteros du Roi Léon, Baionako Peñen Elkartea: GAB, Baionako Jaien batzorde extra-municipaleko kide batzuk, PAF, eta UMIH Bayonne: Kafetegi, hotel, jatetxe eta diskotekeen enpresaburuen sindikatuak, Kolektibo 2032 osatzea erabaki dute.
Kolektiboko kideok onartezinak diren jarrerak deitoratzen ditugu: indarkeria sexistak, jarrera degradatzaileak, zentzua galtzea, leku publikoetan egindako pixa basatiak, eta tradizio musikal eta festiboen urraketa.
Baionako Jaiek beren identitatearen zati bat galtzea eta beste jaialdi uniformizatu batzuekin parekatzea beldur gara. Uste dugu milioi bat eta hirurehun mila pertsona baino gehiagoko bisitari kopuruarekin, jaiek haien funtzionamendu eta dinamika ohikoak arriskuan jarri dituztela.
Jaien maital guztiek bezala, kolektiboko kideok, belaunaldi gazteei transmititzeko eta 2032an haien mendeurrena hobekuntza oso batean ospatzeko konpromisoa dugu.
Baionako Udalaren ondoan, Jaien antolatzailea den aldetik, kalea baretu, bizilagunak eta tokiko kultura jaien erdigunean jarri, festayreak arduratsu bihurtu eta jaien inpaktu ekologikoa murriztu nahi ditugu.
Interes desberdineko taldetatik gatoz, baina elkarrekin eraikitzeko eta mobilizazio ardatz komunak aurkitzeko borondatea dugu.
Konsulta prozesu baten ondoren, 10 proposamen konkretu idatzi ditugu, hurrengo Jaien ediziotik aurrera gauzatu daitezkeenak. Proposamen hauek mobilizazio ardatzak dira. Proposamen batzuk kolektiboaren barruan findu behar dira oraindik.
Beste proposamen batzuk kolektibitateak aztertu behar ditu.
Kolektibo 2032 luzerako da eta Baionako Jaien barealdirako oinarri izatea nahi du.